Erantzunen zain

Saturday, June 17, 2006

ARESTI 1970 INGURUAN LEIZARRAGAREN HEUSCARAZ, JAMES JOYCE-N INGURUAN...

"T.S. Eliot Euskaraz" izeneko liburua 1983. urtean argitaratu zen eta bertan, Aresti, Sarrionandia eta Jon Juaristiren itzulpenak datoz. Hitzaurrean ordea, Jon Juaristik Gabriel Arestiren inguruan hitzegiten digu. Honela dio:

"(Arestiren inguruan) ... Azken itzulpenen etapak ez zituen, halere, eman zitzakeen fruituak eman. Aresti ez zen baliatu itzulpen hauen bidez eratutako hizuntza poetikoaz lan propio bat egiteko. Heritzak Gabrielen bizitza eta poemagintza moztu zituen ankerki. Ezin dezakegu jakin eztare susma zer espero zitekeen Gabrielengandik bide berri honetatik abiatu balitz. Bakarrik gelditzen zaizkigu, etapa honen lekuko, itzulpen multzo bat. Batzuk argitaratu zire. Batek iraun zuen argitaragabe: Lau Quartetto. Bainan historiazko apur bat egin dezagun.

1969aren inguruan, Aresti Berazkoizko Joannes Leizarragaren lanak estudiatzen hasi zen, beharbada, hugonotearen lanen argitarapenaren laugarren mend3eurrenaren hurbiltasunak bultzaturik (1571-1971)...

... Hiru urte geroago, Leizagarraren hiztegi bat argitara eman zuen Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren orrialdeetan ("Léxico empleado por Leizarraga de Briscous", FLV. 13, 1973, 61-128 orr.). Geroztik, eta hil arte, Arestik hugonotearen hizkuntza defenditu zuen, ez soilik hizkuntza poetiko baten oinarria bezala, baizik eta euskara batu baterako irtenbide posible bat bezala, 1975aren deklarapen batzuek frogatzen dutenez:

"El "euskara batua" (vascuence unificado) es un intento de maduración del euskara con fines didácticos, administrativos y literarios, pero este intento actual no se ha basado, desgraciadamente, en Leizarraga. Se ha propuesto otro camino, que, si bien técnicamente es menos apto, sociológicamente es más eficaz" (Gabriel Aresti: La poesía es un medio de educación de las masas, TRIUNFO, 666, 5 de Julio de 1975, 44-45 orr.)

... 1974-an argitaratu ziren Alfonso Rodriguez Castelaoren itzulpen bat eta Federico Garcia Lorca-ren beste bat. Azken honetan, Arestik ohar bat jarri zuen itzulpenaren aurrean:

"Lorcac poema intellectual batzuc scribatu cituen gailego intellectual batetan. Nic eçagutzen dudan heuscararic intellectualenean jarri nahi ukan ditut, Leiçarragaren heuscaran."

1975-ean Valentin Paz Andraderen Pranto Matricial poema liburuaren argitarapen pentalingüe bat agertu zen. Arestiren itzulpen batekin, Leiçarragaren heuscara erabiliz, noski 1976an argataru ziren Boccacioren ipuinak ortografia gaurkotu batekin agertu ziren, Luis Haranburu-Altunak berak erabaki zuenez.

Egia esan, Arestiren ortografia, etapa Leizarragazale honetan, aski kordokatzen da. Ez da arraroa, Lau Qartetto honetan, adibidez, hitz bat era desberdin batzuz idatzirik aurkitzea. leizarragari jarraituz asmatu zituen neurri ortografikoak amaigabe gelditu ziren, beste eskueskribu batek erakusten duenez ("ABC edo heuscaraz scribatzeco erreguelac").

Zalantzarik gabe, beste itzulpen batek esistitu bear zuen. Arestik, bere azken urteetan, komunikatu zigun Ibon Sarasolari eta niri, aldi batzutan, Joyceren itzulpen bat egin nahi zuela. Honela deklaratu zion ere Haraburu-Altunari goian aipatutako elkar-hizketan:

"El euskara es una gran lengua. Tiene toda una serie de ventajas sobre las lenguas latinas, ventajas de las que por ejemplo, se ha sabido aprovechar el inglés. El poder hacer uso de todas las aportaciones de la cultura latina, de la cultura medieval y moderna sin integrarlas plenamente dentro de la lengua, es una de las ventajas del euskara. Podríamos hablar de dos niveles de lenguaje. Los que hayan leído a J. Joyce en inglés y puedan comparar un Joyce y un Hemingway entenderán esto. Por ello es prácticamente imposible traducir el Ulises de Joyce al castellano con todas las matizaciones empleadas por Joyce, y, sin embargo, puede ser perfectamente traducido al euskara sin perder ninguno de sus maticex."

Zoritxarrez, Joyce-ren itzulpen hipotetiko hori, existitu balitz, betirako galduko litzateke. 1975-aren Irailaren 15ean, Erakunde Benemerito batek errjistro bat egin zuen nire etxean. Errejistro honetan aurkitutako material subversivo delakoa, Isaac Deutscher-en "Las raíces de la burocracia" artikuluaz eta Gabriel Arestiren eskueskribu multzo haundi batez osatzen zen. Frankoren heriotzaren ondoren, eskueskribu hauk berreskuratzeko ahalegin guztiak alferrak izan ziren. Egun ere, ez dut haien destinoa ezagutzen. Maiatzeko Amen semeak bezain desagerturik diraute. Eta haien artean, posibleki, Joyce-ren euskal itzulpen bakarra.

Ikus daitekeenez, Arestiren azken itzulpen gehienak (CAstelao, Paz-Andrade, Lorca) gailegotik euskaratu ziren. Ez da harritzekoa: alde batetik, Gabrielek adiskidetasun hestu bat mantetzen zuen aspalditik, poeta gailego batzuekin baina, arrazoirik importanteena, nire ustez gailegoaren izakeran datza. Hizkuntza erromanikoen artean, gailegoa da, dudarik gabe, arkaikoena. Gailegoz egindako literatura zen, beraz, arlo apropos bat irtenbide linguistiko berriaren (Leizarragaren "Heuscara" latinoaren) egokitasuna frogatzeko.

Harrigarriagoa da, aitzitik, T.S. Eliot-en itzulpena. Eliot-en zailtasuna, iluntasuna, ez baitatza soilik maila simboliko batean, hizkuntzan beran baizik. Joyce bezala, Eliot inglesaren errejistro linguistiko guztietaz baliatu zen. Ez da eskritore erraz bat, eta are gutiago itzultzeko ariketak egiteko.

Nire ustez, T.S. Eliot itzultzeko arrazoia beste alde batean bilatu behar da. Behin Baino gehiagotan esan dut Arestiren sinbolo iraukorrenak -eremua, gizon galduak, etab.- Eliotengandik datozela. Iraukortasun sinboliko honetan, eta ez beste inongo leku batean, aurki daiteke sustraietarako itzukera honen zerbaitia."

Wednesday, June 14, 2006

KASIMIR (1+OTEIZA) = HUTSA

Ez litzateke gezur handia Oteiza = Hutsa idaztea, bainan oraingoan formula aldrebesago bat aurkezten dugu bestelako elementu batzuk tarteko. Izan ere, ez da Hutsa artean landu den kontzeptu bat soilik, ongi ezagutzeko alderdi gehiagotatik begiratu behar zaion gai bat baizik. Formula hauxe izango dugu guk Hutsaren inguruko kontuak ezagutzeko bidelagun, formula honen esanahi ezkutukoa zein den argitzen saiatuko baikara.

Dakizuenez, azaleko formula eta honakoa Kasimir + KasimirOteiza = Hutsa berdinak dira. Lehenengo bistadizoan ikusten dugunez, Hutsaren inguruan Oteizaz gain bi Kasimir ere agertzen zaizkigu, bata, hori bai, Oteiza berari hertsiki lotua. Hortaz, kasu honetan Kasimir izen berbera bai, baina bi Kasimir desberdinez ari garela pentsatzea ez litzateke astakeria handia izango. Eta hori da hain xuxen formula xelebre honen bitartez adierazi nahi duguna. Oteizak bezala Hutsaren inguruan galanki lan egin zuten bi Kasimir desberdinen lana aipatu nahi baititugu. Euren arrakastarik handienak hutsaren inguruko ikerketetan lortu zituzten izen bereko bi pertsonen lan ezin baliotsuagoa. Hori bai, itxuraz bederen oso desberdinak diruditen bi alorretan, batak zientzian eta besteak artean. Bainan goazen pixkanaka-pixkanaka eta argi dezagun formula misteriotsu honen esanahia atalka, Hutsa lehenik, Kasimir ondoren eta KasimirOteiza azkenekoz.


HUTSA

Hutsaren ideiak eta bere ulermenak buruhauste asko sortu ditu mende eta kultura guztietako gizonengan. Filosofoek esate baterako berau ulertu nahi zuten, zientzilariek aurkitu, eta artistek berriz bertatik abiatuz sortu, edo eta langai bezala erabili.

Hutsa mendebaldeko herrietan
Ezin ulertu hauek ordea larriagoak izan ziren mendebaldeko herrien kulturetan. Arrazoi aski desberdinengatik, Hutsaren ideiaren ulermena ez zen gauerdiko ahuntzaren eztula izan mende luzeetan zehar. Greziarrek, gizakiaren pentsamenduaren zutabetzat logika ulertzen zuten, eta beraientzat ezinezkoa zen Hutsa, ezereza, ez-izatea, zerbait izatea. Ez zen logikoa. Kristauentzat berriz jainkoak mundua hutsetik abiatuz sortu zuen, ex nihili, eta hutsaren ideiak gustuko ez zuten egoera bat suposatzen zuen, jainkorik gabeko egoera bat hain zuzen.

Hutsa ekialdeko herrietan
Mundu orientalean ez zuten hutsa ulertzeko horrenbesteko arazorik izan. Beraien erlijio sinesmenek, hutsaren edo ez-izatearen ideia, izatearenarekin parekatzen zuten. Hutsa beraien meditazio ariketetan erabiltzen ohituak zeuden eta ez-izate egoera, budista eta hinduisten artean maiz erabilia zen Nirvana aurkitzeko, hots, kosmosarekin bat egiteko. Hutsa ulerterraza zen beraz ekialdeko lurraldeetan eta ez zekarren inolako ondorio negatiborik berarekin.

Hutsa eta Zientzia
Zientziari ere bereak eta bi kostatu zaizkio hutsaren ulermen egoki bat izatea. Hasiera batetan zientzilarien artean, artearen kasuan eman izan den bezalako horror vacui bat zegoen zabaldurik. Artean izan ere, espazioak hutsik bere horretan utzi aurretik askotan nahiago izan da forma konplikatuez bete, maiek esate baterako beraien piktograma matematikoetan egiten zuten lez, hutsari zegokion lekuan irudi desberdinak ipiniz. Badirudi zibilizazio desberdinetan hutsaren ideia ez dugula gustuko izan, eta zientzilariak ere denbora luzetan zehar egon dira horretaz kutsaturik. Hutsaren ideia onartu aurretik nahiago izan zuten adibidez, eterra bezalako substantzia magikoak sortu. Einstein handiaren etorrera arte zutik iraungo zituzten ideiak hauek guztiak.

XX. mendean fisikaren munduan izandako iraultza desberdinei esker ordea, Hutsaren ulermen egokiago bat dugu gaur egun. Ideia egokiago hauetara hurbildu gintuen printzipio garrantzitsuenetarikoa berriz, Ziurgabetasunaren Printzipioa dugu ezbairik gabe.

Ziurgabetasunaren Printzipioa

Printzipio honen arabera ezin liteke partikula batek momentu jakin batetan duen posizioa eta abiadura, batera, ziurtasun osoz jakin. Bi datu hauetako bat ezagutzen badugu, partikularen posizioa demagun, orduan, partikula horren abiadura zehaztasunez ezagutzea ezinezkoa izango dugu. Hau gainera ez da garaiko baliabide teknikoek mugatzen gaituztelako, berez, fisikoki eta matematikoki ezinezkoa delako baizik.

Honela, printzipio honen arabera, kaxa bat usten hasten bagara eta bertako aire guztia ateratzen badugu adibidez, halere ezin esango dugu kaxa ustea lortu dugunik, kaxa hutsik dagoenik, horrek aldi berean kaxako partikula ororen posizioa eta abiadura ezagutzea suposatuko lukeelako. Ziurgabetasun Printzipio honen ondorioetako bat hortaz, ezjakintasun honi esker, kaxaren barnean kendu ezin dugun azken energia kantitate hondar bat badagoela suposatzea da. Energia kantitate minimo honi zero-puntuko energia deritzo.

Begi bistakoa da honek guztiak hutsaren definizioa errotik aldatzera garamatzala. Hemendik aurrera, Hutsa ez da espazio huts bat edo eta ezereza izango, sistema batetan posible den energia kantitate minimoa baizik, energia gehiago atera ezin litekeeneko egoera.


1-KASIMIR

Bainan itzul gaitezen orain sarrerako formulara. Aipatu dugunez, bi Kasimir desberdinen inguruan aritu behar gara besteak beste, eta aztertuko dugun lehen Kasimir-a, Hendrik Kasimir (1909-2000) holandarra izango da.

Hendrik Kasimir-ek zero-puntuko energia deitu dugun energia minimo hau detektatzeko esperimenturik sinpleena proposatu zuen 1948an, Kasimir efektua deitua horrexegatik beragatik. Kasimirren obsesio handienetako bat, energia minimoko egoera hau begi bistaratzeko eraren bat lortzea zen. Helburu horrekin esperimentu mordoska bat otu zitzaizkion, sinpleena irudiko hau dugularik:

Cuadro de texto: Esperimentu honetan, elektrikoki eroankorrak diren bi xafla metaliko ditugu paraleloki kokatuak.

1º Irudia




Esperimentu hau ulertzeko eta orain arte esandakoaren ondorioz, Hutsa, energia minimodun egoera bat izaki, zero-puntuko egoeran dauden uhin luzera desberdinetako uhin itsaso bat bezala kontsideratu behar dugu. Irudiko xafla horiek hutsean kokatzean efektu ez ohiko bat sortzen da zero-puntuko uhin horien banaketan. Honen ondorioz, xaflen artean lehen xaflan uhin anplitude hutsa dutenak eta bigarren xaflan ere anplitude nuluaz amaitzen diren uhinak soilik iraungo dute. Era honetan, baldintza hau betetzen ez dituzten puntu zeroko uhinak ez dira xaflen artean kokatuko, bainan ezerk ez die hauen kanpoan egotea oztopatuko. Ondorioz, xaflen kanpoan zero-puntuko fluktuazio handiagoa egongo da barnean baino, kanpotik xaflei uhin gehiagok egingo diote indarra barnetik baino, eta xaflak bata bestearen aurka bultzatuak izango dira. Presio honen indarra, suposa litekeen bezala oso baxua da eta formula honen balioa hartzen du:

phc/480d^4

Hemen, h Plancken konstantea, c argiaren abiadura eta d xaflen arteko distantzia ditugu. Indar honen balioaren ideia bat izatearren, esan xaflen artean milimetro milesima erdi bateko tartea badago, sortzen den erakarpen indarra miligramo bosten batena izango dela, euli baten hegoak gure behatzean sor lezakeen presioaren antzekoa.

Esperimentu honetan xaflen ordez bestelako gainazalen batzuk erabiltzen baditugu kalkuluak asko konplikatzen dira eta emaitzek ere oso balio desberdinak izan ditzakete. Efektu orokorraren indarrak ez du adibidez zertan gerturatzailea izan beharrik.

Esperimentu hauek guztiak, esan bezala, espazio batetik ahal den guztia kentzean, benetan, oinarrizko oszilazio elektromagnétiko bat badela baieztatzen dute.

Kasimir efektua lehenengo aldiz 1958an Marcus Sparnayek ikusi zuen altzairu eta kromozko zentimetro karratu bateko laukiak erabiliz. Ziurtasun osozko lehen emaitzak ordea, 1996n izan genituen Steve Lamoreauxek eta Dev Sen-en eskutik.

Hutsaren definizioa berritzeak mende luzeetan zehar planteatu diren galdera batzuen egokitasuna baztertzen du, bainan baita galdera berriak sortu ere. Izan ere, aipatu dugun energia minimo egoera hori bakarra al da? Hau da, ba al da minimo absoluturik? Erantzuna ezezkoa da, energia kantitate horren balioa, nolabait esatearren, aldatu egiten baita tenperatura eta bestelako parametroen aldaketekin. Era honetan, mendi eta bailarak gogoratuko dizkigun energia paisaia desberdinak izango ditugu, malda eta minimo lokal desberdinetakoak.

2º Irudia

Esan bezala energia paisaia hauek tenperaturaren araberakoak dira adibidez eta honen menean hartzen dute itsura. Baldintza hauen aldaketekin beraz paisaiak ere aldatu egingo zaizkigu, eta pentsatzekoa denez, unibertsoaren hasieran zuten eta gaur egun duten itsura ez dira berdinak izango esate baterako. Honela, etorkizunean ere baldintza hauen aldaketek minimo berri bat sortzen badute, gure unibertsoa ordezka lezakeen eremu eskalar bat maldan behera minimo berri horretarantz mugitu liteke beheko irudian agertzen den bezala. Kasu hipotetiko honek zehazki, inflakzio kosmologikoa deituriko teoriari irekitzen dizkio ateak, unibertsoak ez hasiera ez bukaera jakin bat izatea ahalbideratzen duen teoria hain zuzen.

3º Irudia

2-KASIMIROTEIZA

Gatozen orain berriz ere sarrerako formulara eta ikusi dezagun zer dagoen KasimirOteizaren atzean. Arestian esan bezala, aztertu behar dugun bigarren Kasimir-a artearen mundutik datorkigu, eta Oteizarekin erlazio handia du.

Kasimir Malevitx
Kasimir Malevitx margolaria 1878an Ukrainia hegoaldeko herrixkatxo batetan sortu zen.
Bere ibilbide oparoan zehar, frantziako inpresionisten eraginpean sorturiko artelanak lehenik, Matisse bezalako maisuen neoprimitibismo kutsukoak ondoren, eta kubo-futuristen lanen motakoak egin zituen azkenik. Malevitx-en azken lan horiek berezi samarrak dira ordea, ezin baitira ohiko kubista edo futuristekin bat sailkatu, ez baitute errealitatea eta mugimendua kubisten edo futuristen moduan agertzen. Izan ere, Fisikan uhinen teoriak munduaren ulermen estatikoa hankaz gora jarri zuen garaiaz ari gara eta Malevitchek bere margolanetan mundu ikuskera berri hau agertu nahi zuen.

Kasimir Malevitchek artearen munduan emango duen iraultzarik garrantzitsuena ordea 1914an etorriko da. Urte honetan suprematismo arte mugimendua sortzen du eta bere artearen teoriaren gailurrera iristen da “Lauki Beltza” margolanarekin. Artelan honen bitartez objekturik gabeko artea eratzen hasten da lehenengoz, lehenengo koadro abstraktua sortzen du. Honekin, errealitatetik at dagoen objekturik gabeko unibertso piktoriko baten berri ematen digu ukrainiarrak, kubo-futuristen lanak nabarmenki gaindituz eta imajinazio hutsaren munduko arte bati bizia emanez.

4º Irudia

1918an, “Lauki Beltza”rekin sorturiko iraultza bere punturik garaienera iritsiko da. Urte honetan “Lauki Zuria, Zuriaren gainean” margotzen du. Margolan honetan, bestelako artelanetan ohikoa dugun kontrasteen tentsioa, barne tentsioak sorturiko lasaitasun meditatibo bihurtzen da. Ezerezko laukia ezerezean murgiltzen ikusten dugu, ezereza ezerezean igeri. Laukia gainera ez dago egonkor, erpin baten gainean baizik, oreka mantendu ezinik, konposizioari tentsioa, indarra eta mugikortasuna emanez. Margolan honek Oteizarengan eta bere artearen historiaren ikuspuntuan berebiziko garrantzia izango du. Oteiza beraren esanetan, bere artelanek ez dute Malevitxek lan honetan akzidentalki lortukko lukeen amaiera faseko minimalismoa osatu besterik egiten.


5º Irudia

Jorge Oteiza
Esan bezala, Oteiza artista ukrainiarraren jarraitzaile sutsua izan zen. Jarraitzaile, zentzu guztietan gainera, Malevitchen lana goraipatzeaz gain bere egingo zituelako suprematismoaren ideiak eta ondorioak. Oteizak bere espazioaren eta hutsaren esperimentazioaren hasiera-hasieratik erabili zuen Malevitchen bi dimentsiotako hutsaren ideia, kasu honetan ordea eskulturaren hiru dimentsioetan aplikatuz noski. Bere hainbat lan ezagunek Malevitch Unitateak deituriko lauki eta forma geometrikoak dituzte osagai, Malevithcen margolanetatik zuzenean ekarriak balira bezala.

Oteiza izan da ezbairik gabe hutsaren inguruan lan garrantzitsuenak egin dituen euskal eskulturgilea. Kontzeptu hau bestalde era arras desberdinetan erabili zuen bere ibilbidean zehar, denetan agertzen da ordea era nabarmenean espazio hutsaren indarra.

6º Irudia

Hutsa eta Malevitx unitateak beste hainbat eskulturetako osagaiak ere izango dira, bainan garrantzitsuenak oriotarraren amaierako Kaxa Hutsetan aurkitzen ditugu. Hauetan, Malevitx unitatezko poliedroak erabat hustuta aurkitzen ditugu, materia espaziora erabat irekitzea lortzen du Oteizak azkenean, eta eskulturak izan dezakeen materiaren eta espresibitatearen azken hondarrekin aurkitzen gara. Lan hauetan, ikusten dugun bakarra espazio hutsa da, bere karga materialaz libre, espazio hutsaren indarra bere erarik gordinenean, ez gehiago eta ez gutxiago.

7º Irudia

Oteizarentzat artearen historia hutsune batetik abiatzen da, artistak bere ekintzez, artelanez, espresibitateaz bete nahi zuen hutsune batetatik. Baina betetze fase hau, artearen lehen fasea soilik litzateke. Artearen zikloa osatu dadin bigarren fase bat ere ezinbestekoa da. Fase hau, artistak hasierako hutsunea betetzeko erabili zuen guztia hustutzean datza, berriz ere Hutsera iritsi arte. Mende bakoitzean zehar gainera horrelako ziklo bat osatzen da gutxi gora behera Oteizaren ustez.

Testuinguru honetan, Kasimir Malevitxen “Lauki Beltza” hutsunetik abiatu den lehen espresibitatearen seinale litzateke eta “Lauki Zuria, Zuriaren gainean” berriz amaiera, “akzidentala” hori bai Oteizaren ustez. Oteiza bera izango zen 40 urte geroago artearen ziklo hori bere Kaxa Hutsen bidez itxiko zuena. Hortxe, arte ziklo honen osaketan hain xuxen, oriotarrak 1958an bere eskulturgile lana alde batera uzteko erabakiaren arrazoia
.

AMAIERA

Oteizak zioenez eskulturaren historia guztiaren atzean eskulturgile bakar bat dago, garai bakoitzean hori bai, izen desberdinez datorkiguna. Oraingoan ordea, Oteizaz gain, izen berbera duten bi gizon desberdinen ekarpenak ikusi ditugu, esparru desberdinetan gai beraren inguruan lanean aritu eta ideia berriak proposatu zituzten itzal handiko bi gizasemeen lanak.

Kasimir Malevitxen lanak eragin handia izan zuen ondoren etorri diren artista askorengan eta bere izena aipatzea ezinbestekoa egiten da XX. mendeko arteari buruz hitz egitean. Oriotar unibertsalaren lanek nazionalki zein internazionalki duten garrantziaren berri ere denok daukagu. Bikote honek bezalaxe beraien lanak Hutsaren emankortasunean oinarritu dituzten bestelako artistak ere ordea ugariak izan dira, soinurik gabeko John Cage musikariaren 4´33´´ obra edo Henry Mooreen eskulturak kasu.

Zientziaren munduan berriz, ikusi dugu gaur egungo hutsaren definizio berriak unibertsoaren sorreraren inguruko teoria berriei ateak irekitzea suposatu duela besteak beste. Orain posibletzat jotzen da adibidez gure unibertsoa hasierarik eta amaierarik gabeko unibertso bat izatea. Hipotesi liluragarri hauez gain hala ere, Hutsaren ezagutza zientifiko sakonago honek bestelako erabilerak ere izan ditu, teknologia berrietan, fisika kuantikoan...

Kontu guzti hauek, hutsaren alderdi desberdinak azaleratzen dizkigu. Alor desberdinetatik gai beraren inguruan nola arrazoitu den ikustera garamatza, eta ondorioz, Hutsaren ulermen zehatzago eta osoago batetara. Esparru desberdin hauek aztertu ondoren lortzen dugun ondorioa berriz bera da: Hutsa, posibilitate guztien aukera da.

1º Irudia

2º Irudia
3º Irudia
4º Irudia5º Irudia



6º Irudia

7º Irudia

Thursday, June 01, 2006

FISIKA ALA METAFISIKA

Posible al da bi tokitan batera egotea? Partikula subatomikoak zurrunak al dira? Ba al da materiarik? Eta arimarik?

Harrigarria badirudi ere galdera hauek gaur egungo fisiko garaikideek planteatzen dituztenetariko batzu besterik ez dira. Itaun hauen erantzunek garbi asko erakusten digute fisika garaikideak gure mundu ikusmoldea aldatu duela eta ezbairik gabe, etorkizunean ere aldatzera eramango gaituela. Zientziak orokorrean ordea betidanik, hominidoen garaitik ziur aski, eman izan dizkio ostiko indartsuak gizakiak mundua ulertzeko izan dituen pentsamolde desberdinei. Ezagupen hauen atzetik etorri diren teknologia berriek ere (teleskopio, irrati...) pausoka-pausoka mundua atzekoz aurrera jarri dutela dirudi. Orain arte fisika garaikidean oinarrituriko teknologien sortze abiadura ikusiz berriz erraz asko aurrikus liteke oraindik ere iraultza are aldrebesagoa datorkigula gainera.

FISIKA KUANTIKOA

Fisika garaikidearen barnean mundu kuantikoa dugu ezbairik gabe orain dela gutxi arte begi aurrean, osotasun eta baliagarritasun ia absolutu batez genituen eredu desberdinak hautsi dizkigun fisika alorrik garrantzitsuenetarikoa. Beraz, ez da harritzekoa fisika kuantikoak gizakiok oraintsurarte genuen mundu ikuskera klasikoa zakar ontzira botatzera behartu gaituela... entzutea. Izan ere, fisika kuantikoak gure pentsakera modernoaren sustraietan diren masa, denbora, kausa-efekto... bezalako kontzeptuez genituen zenbait aurreritzi suntsitu ditu.

Esate baterako fisika kuantikoari esker dakigu protoiek, elektroiek... ez dituztela imajina ditzakegun objektu klasikoen itxura. Bainan noski, erabilpen praktikoetarako horrelako itxura dutela suposa genezake, hau, azterbide ona eta efikaza baita zientzialarientzat.

KATRAMILAREN HASIERA

Zientzia iraultza txikiez osaturiko prozesu jarrai bat dela jakin arren, aztertzera goazen físika kuantikoaren alorrak ekarri duen soka luzearen hasera, nolabait esatearren, Thomas Young-en 1903ko esperimentuan kokatuko dugu. Hemeretzi urte betetzerako hamahiru hizkuntza zekizkien mediku gazte honek urte batzuk geroago mundua iraultzatuko zuen esperimentua sortu zuen. Esperimentu honen bitartez Newton-en fotoi-partikula berdintasuna osatzen da, fotoiak uhin ere badirela frogatuz. Azpiko argazkian ikus liteke Thomas Young-en bi zirrikituen esperimentua.

Uhinak

Irudian ikusten dugun esperimentuan uhin bat sartuko bagenu adibidez, ur uhin bat esate baterako, uhina 1 eta 2 zuloetatik, bi zirrikituetatik batera pasako litzateke eta beraz, atzeko orman jasoko genukeen kurba irudian ageri dena litzateke. Kasu honetan, A zulotik pasa den uhin zatiak B zulotik pasa den uhin zatiarekin topo egiten du, zati batzuetan bi uhinak batu eta beste batzuetan ezereztatzen direlarik. Horregatik agertzen dira zati batzu hasierako uhina bainan handiagoak eta beste batzu berriz txikiagoak.

Partikulak

Esperimentu honetan partikulak erabiliko bagenitu berriz, beste irudi hau lortuko genuke.

Kasu honetan partikula 1 edo 2 zulotik, bietako batetik, pasako da. Hau irudikatzeko ez dago balak jaurtitzen dituen kanoi batetan pentsatzea besterik. Kasu honetan kanoi bala zulo batetik edo bestetik, bietako batetik soilik pasatzen da eta zulo bakoitzetik pasa den partikulen batura, bi grafikoen batura alegia, izango da atzeko orman jasoko dugun kurba.

Zer gertatzen da fotoien kasuan?

Argi izpiak, fotoiak Einstein-en garaitik, uhin edo partikula diren, bietako zein, ziurtatzeko arazoak betidanik izan dira fisikan. Esan bezala, Newtonek fotoien partikula izana defendatzen zuen eta aski ezagunak dira maiz, aurkakoa zioten zientzilari gizajoekin haserre biziz izandako eztabaida bizi-biziak.

Young-en esperimentuan, fotoiak banan-banan jaurtiki ezkero, gure aurreritzi klasikoei jarraiki usteko ez genukeen emaitza harrigarri bat lortzen dugu. Fotoiak, uhinak osatzen dituen irudi berak sortzen ditu! Fotoi bat jaurti ezkero beraz, kanoi balek egiten zuten bezala 1 edo 2 zirrikitutik, bi zirrikituetako batetik igaro beharrean, bi zirrikituetatik batera igaroko da. Gainera, uhinek elkarrekin topo egiten zuten bezalaxe, partikulek ere nola hala beraien buruarekin egiten dute topo!

Honek, fotoiek zenbait baldintzetan uhinen propietateak dituztela frogatzen du. Bainan bestalde, esan bezala, Newtonen garaitik dakigu fotoiek partikulen zenbait propietate ere badituztela. Hortaz, zer demontre da fotoi bat?

Erantzuna, argi fotoia partikula edo uhina den neurtu bitartean, bi aukerak batzen dituen egoera berezi batetan dagoela da (ikusi ondorengo Egoera Gainezarmenen printzipioa). Fotoia, partikula eta uhina, bi gauzak batera da. Era honetan, fotoia neurtu behar duen esperimentuaren arabera, fotoiak batzuetan partikulen propietateak azalduko ditu eta besteetan berriz uhinenak, bainan sekula ez bien propietateak batera.

Eta zer gertatzen da atomo eta molekulen kasuan?

Arestian aipatu dugun Young-en esperimentu hau bera argi fotoiekin beharrean atomo edo “fullenero” bezalako hirurogei atomodun molekula pisutsuekin errepikatu ezkero lortzen dugun emaitza are harrigarriagoa da. Kasu honetan ere atomoek zein molekulek uhinen propietateak erakusten dituzte!!

Atomo eta molekulen kasuan beraz fotoienean aipatu dugun gertaera bera ematen da. Oraingoan ere, atomo eta molekulek nola hala beraien buruekin egiten dute topo.

EGOERA GAINEZARMENEN PRINTZIPIOA

Aipatu dugun bezala, printzipio hau da aztergaia den fotoi edo atomoa neurtu bitartean bere partikula izana eta uhin izana batzen dituen egoera berezia esplikatzen duen printzipoa. Printzipio honen arabera bi egoera desberdin batzen dituen egoera sistema bat posible da, non egoera sistema berri honek osagarri dituen egoeren propietateak izango dituen.

Honela, partikula bati 1 zirrikitutik igarotzeak eta 2 zirrikitutik igarotzeak adibidez propietate desberdinak ematen baldin badizkiote, gure kasuan bi toki desberdinetan egotea izango litzatekeena, posible da bi egoera hauen gainezarmen bat ematea (1+2 eran adieraziko dena). Azken 1+2 egoera honek 1 egoera nahiz 2 egoeraren propietateak izango ditu.

Hauxe dugu beraz Young-en esperimentuan partikulek bi zirrikituetatik pasa eta beraien buruekin topo egitearen arrazoia. Partikula esperimentu gelan den bitartean posible dituen bere bi egoeren arteko gainezarmena ematen da. Partikularen definizioa berriz atzeko orman neurketa egiten denean zehazten da, orduan bihurtzen da gorpuzkuloa berriz erreala.

Garbi dago beraz esperimentu honetan aztergai diren gorpuzkuluak ez direla gai zurrunak bezala ulertu behar, jaurti eta neurtu bitartean uhin eta partikula batzen dituen egoera berezi batetan dauden zer batzu bezala baizik.

METAFISIKATIK FISIKARA ETA FISIKATIK METAFISIKARA BUELTAN

Metafisikaren baratza betidanik izan da gizakiaren jakinduri gosearen asegarri, bainan zientziaren sorrerak era nabarmenean eragin du baratze horretatik bizi izan direnen pagotxa gutxitzen. Azken urte hauetan halere, badirudi zientzia garaikideen eskutik sortu diren ezagutza berriek mundua era erabat berri batetan ulertzeko aukera luzatu dutela, oraingoz zientziak berak erantzun ezin dituen zenbait galdera berri planteatuz. Era honetan, paradoxikoki bada ere, oraingoan fisikak berriek sorturiko galderek gizakiarengan osatzen duten jakin min berria izaten ari da metafisikari lur berriak eman eta eurak ontzen ari dena.

Jarraian aipatuko ditugu fisika berri honen zenbait ondorio eta galdera harrigarri.

Partikula bat egon al liteke bi tokitan batera?

Aztertu dugu Young-en esperimentutik ondorioztatzen dela gorpuzkuluek uhinen propietateak ere adieraz ditzaketela, hala nola, edozein gorpuzkulu, neurtu aurretik, partikula-uhin izateak batzen dituen egoera berezi batetan dagoela.

Esperimentu honen ondoren etorri ziren de Broglie eta Schrödinger fisikari ospetsuak geroxeago ikusiko dugun gorpuzkuloen partikula eta uhin izanak erlazionatzen dituen formula eskutan zutela. Born fisikariari esker dakigu berriz elementu kuantiko hauek, uhinak ere izaki, ezin ditzazkegula zehaztasunez ezagutu eta beraz probabilitate eran soilik ezagutzearekin konformatu behar dugula .

Guzti honek berarekin dakarren lehen ondorio harrigarria, aztertzen ari garen elementuak egoera berezi batetan dauden gaiak bezala ulertu behar baditugu, uhin probabilitate egoera potentzial bat bezala, hemendik aurrera partikula bat toki zehatz batetan dagoenik ezin esango dugula da, partikula horrek toki horretan egoteko probabilitate handiak dituela baizik. Beraz, partikula bat A edo B tokian, bietako batean dagoela esan beharrean adibidez, A tokian egoteko probabilitateak dituen arren, A eta B tokietan, bietan batera dagoela esan beharko da.

Eta guzti honek ez ote garamatza materia berulertzera? Oraindik ere objektuaz hitz egin al dezakegu, existentzi konkretu batetik existentzia potentzial batera pasatzen den entitate baten kasuan?

Eta gizakia ere uhina al da?

Argi dago fisika kuantikoak materia beraren izatea ere kuestionatzea badakarrela neurri batetan, bainan gu ere uhinak al gara? Ba al dago gu defini gaitzakeen uhinik? Erantzuna baiezkoa da, bainan ondoren agertuko dugun bezala kasu berezi xamarra da gurea. Gai honetan zertxobait sakontzeko uhinak eta materia lotzen dituen Louis de Broglieren formulara jo beharra dugu: l=h/p

Formula honetan l uhin luzera dugu, h Plancken konstantea eta p partikularen higidura kantitatea (bere masa bider bere abiadura). Gure kasuan materia kantitate handia dugunez, p balio oso handia izango dugu eta l-ren balioa berrriz oso txikia.

Hortaz gain, aipatu beharreko beste puntu bat ere bada. Izan ere, atomo multzo batek atomo bakar batek egin ezin ditzazkeen gauza asko egin ditzazke. Materiaren propietate berrien emergentzia bat ematen da atomo kantitate handi bat biltzen denean. Honek ezinezkoa egiten du partikula gutxi batzuen jokaeraren estrapolazioaren bidez partikula multzo handi baten jokaera aurresatea.

Einstein vs Fisika kuantikoa

Aipatu berri dugun zehaztasun falta hau, partikulak probabilitate eran soilik ezagutu ditzakegun gaiak izateak dakarren zehaztasun falta hau, ordurarte nagusi zen mundu ikuskera mekanizistaren aurka zioan. Partikulak ezin dira zientzia newtondar edo mekanizistaz ulertu probabilitate legeak behar baitira, eta hauek erabiliz ere ezin ditzazkegu oso-osorik ezagutu. Ziurtasun eza honek Einstein bera ere benetan harritu zuen eta baita horregatik fisika berri honen aurka gogor aritu ere. Berak zioen bezala “Jainkoak ez du dadoetara jolasten” eta ondorioz, probabilitatea sustraietan duen fisika kuantikoa ez zen posible, erren zegoen eta nolabait osatzeko premia zuen. Ondorengo urte luzeetan zehar aritu zen Einstein beste zenbait fisikarirekin batera fisika berri akatsdun hori osatu nahian. Guzti hauen ustez aldagai ezkuturen batzuen premia zuen fisika kuantikoak osatzeko bainan, 1982-ko Alain Aspect-en esperimentuak behin betirako ezereztatu zituen fisika mekanizisten jarraitzaileen esperantzak eta fisika kuantikoa gailendu zitzaien denei.

Ba al da arimarik?

Esan dugu gorpuzkuluak jaurtiki eta berriz ere detektatu bitartean probabilitate egoera potentzial batetan izaten direla eta neurketa egitean definitzen direla bere propietateak, posizioa adibidez. Bainan zein da neurketa ematen den momentu zehatza? Noiz zehazten da partikula, noiz ematen da uhin pakete probabilistikoaren murrizketa, zientzilarien makina neurgailuak datuak erregistratzen dituenean edo zientzilariek beraiek datu horiek analizatzen dituztenean?

Honek suposatzen duen itauna zein garrantzitsua den ikusteko azter dezagun adibide bat. Suposa dezagun katu bat kaxa itxi batetan sartu dugula eta bere bizitza kaxa horretan bertan dagoen makina baten esku dagoela. Makina horretan izan ere elektroi bat dugu eta elektroiaren spin-aren arabera (a edo b izango dena) makina horrek katua hilko lukeen pozoi bat aireratzen du. Makinak neurketa egin aurretik elektroiaren spin-a egoera indeterminatu batetan dago eta neurketa egiten denean zehaztuko da bere spin-a, eta beraz orduan hilko da (edo ez) katua. Guk ordea, ez dakigu kaxa barnean zer gertatzen den eta ez dakigu katua hilik edo bizirik dagoen. Fisika kuantikoaren arabera neurketa ematen den unera arte katua bizirik egotea eta hilik egotea batzen dituen egoera batetan egongo da eta neurketa egitean jakingo dugu gure katuaren berri. Bainan esan bezala, noiz gertatzen da hori?

Galdera honek hiru erantzun posible ditu, fisika kuantikoan dauden barne korronte bakoitzeko bat. Orain ere zenbat buru hainbat aburu, jakina.

Korronte materialistaren arabera gure tramankulu neurgailuak neurketa egitean murrizten da uhin paketea. Ez dio axola guk neurketa horren berri gaur edo hemendik bi hilabetetara dugun, katuaren patua instant horretan definituko da. Korronte idealistaren arabera berriz gizakiak datu horiek analizatzean ematen da aipatu uhin paketearen murrizketa. Ez dio axola makinak neurketa orain dela bi hilabete egin bazuen ere, katua momentu zehatz horretan hilko da (kasurik latzgarrienean). Korronte honen ustez, gizakiok baditugu gainerantzeko animaliengandik, eta nola ez makinengandik, bereizten gaituzten zenbait ezaugarri, horietan garrantzitsuena kontzientziarena delarik. Fisikari hauen ustez kontziente izateak neurgailu bizigabeen eginkizunetik desberdin den papera betearazten dio gizakiari. Kontziente izatearen ulermen era hau berehala lotu dezakegu arimaren izatearekin eta ez dira gutxi izango hau onartuko duten fisikariak.

Aipatu dugun galdera erantzuteko hirugarren era Kopenhageko Eskolarena edo operazionalistena dugu. Hauen ustez fisika kuantikoak ez dihardu errealitateaz, errealitateaz dugun ezagutzaz baizik eta zentzugabea da fisika kuantikoak zergatik funtzionatzen duen azaldu nahi izatea. Funtzionatzen duela baieztatu eta erabiltzearekin nahikoa da.

RICHARD SERRA-K JORGE OTEIZA-REN INGURUAN (II)

Notas sobre Jorge Oteiza

RICHARD SERRA

Desde hace una semana cada mañana examino una y otra vez el catálogo de Oteiza, Propósito experimental. Valoro la sabiduría que conllevan estas fotografías. Las imágenes refutan la existencia de la obra -sin presencia física, sin tiempo, sin materia, sin escala, sin emoción- y sin embargo repito el rito sabiendo que la esencia de lo buscado no será hallada. Persisto en estos porfiados referentes. Observo repetidas veces la obra de Oteiza. Me involucra, reclama mi seriedad. Pocas obras de arte incomodan por tiempo prolongado, pero tres piezas me siguen inquietando. Manifiestan la distancia, el vacio, la soledad intensa. Me perturban con respecto a los parámetros históricos, puesto que habiendo siendo creadas en 1957, 1958, 1959, aún hoy son conceptualmente avanzada.

Homenaje al Padre Donosti, 1957
Caja metafísica por conjunción de dos triedros, 1958-59
Homenaje al estilema vacío del cubismo, 1959

El espacio logrado en estos trabajos no tiene precedente. Le confieren la vastedad del todo a lo meramente individual. No plantean soluciones cerradas ino que tratan problemas tan fundamentales en el proceso de invención que han impulsado a otros escultores a repetir o extender esta sintaxis. Oteiza ha descubierto un lenguaje incontrovertible que ha podido ser aplicado de maneras formalmente impredecibles. En efecto, el trabajo continúa ejerciendo su influencia.

Recién hoy leí la versión en inglés de la antología: bien forjada, concisa, espesa. Advertí que al leer la biografía señalaba las fechas subconscientemente

1908. Nace en Orio, Guipúzcoa (octubre)
1935. Viaja a Sudamérica con el pintor Balenciaga
1936. Creación del teatro político experimental, Santiago de Chile
1950. Adjudicación por concurso de toda la estatuaria para la Basílica de Aránzazu
1954. Se prohíben sus trabajos para la Basílica de Aránzazu. quedando abandonadas en la carretera las esculturas de los Apóstoles.
1957. Publica su catálogo 'Propósito Experimental. IV Bienal de Sao Paulo en Brasil. Recibe el premio Internacional de Escultura. Morandi y Ben Nicholson obtendrían los otros dos premios
1959. Abandona su actividad de escultor
1964. Se reanuda la polémica sobre las estatuas de Aránzazu
1973. Se funden en Madrid los bocetos de la serie 'Aránzazu'.

No dispongo de método, ni mapa, ni código alguno para descifrar esta historia. Sin embargo, en sus textos Oteiza reconstruye las piezas del rompecabezas. Los escritos me convencen de que él ha logrado resolver algunas verdades fundamentales. Él confirma lo inapelable, que lo importante es la aceptación y apreciación de la escultura en su contexto: ni el individuo, ni el ego, ni la persona, ni el "artista", sino la labor. Simplemente afirma:

La historia de la Escultura l hace un solo escultor, que cambia de nombre personal. La escultura de hoy quiere tener demasiados nombres, distintos e importantes a la vez. Pienso así, pues creo que es la Estatua la que hace y no el escultor la Estatua. Lo más difícil de nuestro esfuerzo es descifrar la naturaleza de es Estatua sólo sospechable en el espíritu de su tiempo y a través de datos de la más diversa naturaleza, siempre distinta, a la que nosotros tenemos la responsabilidad de averiguar y de reproducir.

Toda vez que leo la palabra "Aránzazu" percibo desazón e imagino a los enemigos difamando públicamente la escultura. Esto se hace comprensible al leer:

Nacimos en los primero años de este siglo, y cuando nos disponíamos a añadir nuestra contribución original al lado de nuestros maestros de la generación anterior, fuimos silenciados, muertos o dispersos por la guerra...
Si no se acude automáticametne a este llamado, luego es tarde para ser joven o para obrar con actualidad.

El pais, febrero, 2003


Nahiz eta nik, "Oteiza mitoa eta modernotasuna" liburutik hartu dudan.

RICHARD SERRA-K JORGE OTEIZA-REN INGURUAN

Un lenguaje para la inmensidad

RICHARD SERRA

Durante casi todas las mañanas de la semana pasada, he estado estudiando una y otra vez el catálogo de la última exposición de Jorge Oteiza, 'Propósito Experimental'. Intentaba medir el Conocimiento, la Sabiduría captada, implícita en esas fotografías. Las fotografías niegan la dimensión viva, la existencialidad de la obra. Para ellas no existe la presencia física, el tiempo, la materia, la escala, la emoción. Y sin embargo, yo reitero una y otra vez el mismo ejercicio visual, el mismo proceso, sabiendo que la esencia de lo que estoy viviendo no está en lo que veo. Continúo dando vueltas a estas imágenes. Estudio día tras día la obra de Oteiza. Me interesa. Interroga a lo más profundo de mi identidad.


Pocos trabajos artísticos mantienen incólume su incomodidad, su disconformidad con lo establecido, durante mucho tiempo. Pero tres obras de Oteiza me obsesionan a causa de su prevalencia. Cada una de ellas me plantea un conflicto con la Historia. Pues todavía hoy se presentan como incuestionablemente vanguardistas, pese a estar concebidas entre 1957 y 1958: 'Homenaje al Padre Donosti' (1957), 'Caja Metafísica por conjunción de tres Triedros' (1958-69), 'Homenaje al Estilema Vacío del Cubismo' (1959).

El espacio conformado a partir de estas tres obras no tiene precedente. Transmiten una extraordinaria sensación de Inmensidad, derivada de su conjunto. No implican soluciones cerradas, sino que por el contrario resuelven problemas fundamentales con tal prodigalidad de invención que han movido a otros escultores a repetir o a extender esta síntexis en su propia obra. Oteiza ha descubierto un lenguaje autoevidente que los demás escultores han encontrado sólo en él, tras seguirle en esa búsqueda de nuevos caminos formales. De hecho, su obra continúa influyendo en todos ellos.

Hasta hoy, no me había detenido a leer la versión inglesa de los textos que completan esta antología: «well wrougth» -bien forjado-, «lean» -liviano-, «concentrated» -concentrado-.

Es curioso, releyendo su biografía advierto que la primera vez tracé círculos, inconscientemente, alrededor de unas cuantas fechas: 1908. Nace en Orio, Guipúzcoa (octubre); 1935. Viaja a Sudamérica con el pintor Balenciaga; 1936. Crea el Teatro Experimental Político de Santiago de Chile; 1950. Se le adjudica toda la Estatuaria de la Basílica de Aránzazu; 1954. Se probíbe toda su obra en la Basílica de Aránzazu. Las esculturas de los Apóstoles quedan abandonadas en la carretera; 1957. Publicación de su catálogo 'Propósito Experimental. 56/57'. IV Bienal de Sao Paulo (Brasil). Es galardonado con el premio Internacional de Escultura. Morandi y Ben Nicholson son galardonados con los otros dos premios; 1959. Abandona su actividad de escultor; 1964. Se vuelve a abrir la polémica sobre las estatuas de Aránzazu; 1973. Se funden en Madrid los bocetos de la serie 'Aránzazu'.

No tengo métodos, no tengo mapas, no tengo códigos para descifrar esta historia. Sin embargo, en los textos, Oteiza reconstruye y confiere un sentido a las piezas del puzzle. Sus palabras me inducen a creer que ha resuelto algunas verdades básicas. Confirman el hecho innegable de que lo fundamental es la aceptación y la valoración de cada escultura en su contexto. No lo individual, no el ego, no la persona, no el artista, sino la obra. Oteiza nos lo confirma con la simplicidad, con la humanidad de un gran maestro.

La historia de la escultura está hecha por un solo escultor que cambia su nombre individual. La escultura hoy puede tener muchos nombres, diferentes e importantes al mismo tiempo, pero yo creo en la escultura y no en el escultor que realiza la obra. La parte más difícil de nuestro esfuerzo es la de descifrar la naturaleza de esa escultura detectable sólo en el espíritu del tiempo y a través de los datos más variados y distintos, que es nuestra responsabilidad mostrar y verificar.

Desde entonces, cada vez que leo la palabra 'Aránzazu' siento una misma desesperación. Y en mi mente, puedo ver a sus enemigos haciendo proclamaciones altisonantes contra sus esculturas.

Todo eso me resulta un poco más comprensible cuando leo: «Nacimos en los primeros veinte años de este siglo y fuimos silenciados, asesinados en la guerra o dispersos por todo el mundo, en el momento decisivo en el que estábamos a punto de añadir nuestra contribución a los maestros de la generación precedente. Si la llamada no es inmediatamente respondida, la posibilidad de ser joven y actuar en el presente, queda irrevocablemente perdida».

Comienzo a comprender así que cuando la violencia y la opresión se infligen en tal medida contra un pueblo, esa misma violencia y esa misma opresión acaban reflejándose necesariamente en su lengua y en su cultura. Decididamente, aún hoy me asombra cómo el pueblo vasco ha sido capaz de sobrevivir, bajo la dictadura del general Franco.

Con admiración.

* Richard Serra es escultor. Este artículo fue publicado en 'Territorios' con motivo del 90 cumpleaños de Jorge Oteiza.