Soinuak ikusi, koloreak usaindu,formak dastatu
Gure artean badira sinestesia izeneko oso anomalia bitxia jasaten duten gizakiak. Pertsona horiek munduaren pertzepzioa sentimen bat baino gehiagorekin batera atzematen dute eta ez, gehiengoak egiten dugun moduan; alegia, elkarren ondoko sentimenen bidez. Pertsona berezi horiek soinuak ikusten dituzte (entzun eta ikusi batera), koloreak usaindu edota formak dastatu. Orain dela gutxi 175 pertsona sinestesikoekin egin den ikerketa batean, beraien arteko ezaugarririk komunena zenbakiak eta letrak koloreekin batera nahasturik atzematea izan da. Sinestesiko hauengan zenbaki eta letren koloreek errealitatearen atributu objektibo bezala irauten dute. Zirkulua borobila den bezala, letra (adibidez) horia da. Beste sinestesikoek zerbait usaintzerakoan konoak edo esferak atzematen diutuzte eta baita, ukimenarekin loturiko sentsazioak.Esperimentuetan garbi azaldu dena gizaki horiek kanpoko edo barneko kitzikapenei sentimen anitz eta bateratuekin erantzuten dutela da. Sinestesiko hauei garun-imajinagintzaren («Positroien Igortze Tomografiaren») bidez aztertu zaie garuna eta ondoriak ezustekoak izan dira. Sinestesiko batek pentsatu-sentitzen duenean, galaxia bat bezain diztiratsu pizten zaio neuronen sistema. Alegia, hizkuntza prozesatzen duen, kolorearen pertzepzioaren sena ematen digun, usaimena kontrolatzen duen garuneko zonalde isolatuak... sentimenez, hurrenez hurren, bata bestearen ondoan informazioa bildatzen dituztenak, gero informazio hori guztia kontzientzian integratzeko; sinestesikoen kasuan ez dira era berdinean funtzionatzen. Sinestesikoetan, dirudienez, garunean ditugun pertzepziorako zonalde isolatuek alkarrekin funtzionatzen dute eta, horregatik, gizaki horiei kontzientzia-maila eta errealitatearen pertzeptzioa oso sakon eta konplexua azaltzen zaie, pertsona arrunta bati inoiz gertatzen ez zaiona.Baina gehiago dugu. Zientzialari batzuren ustez, gizakiak jaiotzerakoan garun sinestesikoa izango luke, zeren eta sei hilabete arteko umeengan lehen aipatutako sinestesikoen sistema neuronal distiratsu hura ikusia izan baita eskanerretan. Gero, gizakia heldu ahala sentimenekiko erantzun neuronalak hasten dira elkarrekiko urruntzen, garunean aukeraturik duten lekuraino lerratuz. Dirudienez, txikitatik lotura sinaptikoak hasten dira deskonektatzen poliki-poliki. Sinestesikoengan, aldiz, haurtzaroaren lotura sinaptiko haiek irauten dute oraindik ez dakigun arrazoi batengatik eta, gizakia heltzen denean ere sinapsi-sistema primitiboak (haurtzaroakoak) egoera berean jarraitzen du. Badirudi LSD edo meskalinaren eragina, errealitatearen esentzian murgiltzeko gaitasun izugarria ematen duena (eta Pertzepzioaren ateak liburuan Aldous Huxleyk maisuki kontatu zuena) aurreko eran azal zitekeela; alegia, drogaren bidez garunean induzituriko aldaketek neuronen elkarrekiko harremanari nagusitasuna ematen diote, funtzionamendu isolatuari baino.Garunaren funtzionamenduaren «anomalia» hauek («anomaliak» ez hain anomaloak zeren, dirudienez, 2000 gizabanakoetatik bat sinestesikoa baita; alegia, 0 egunkari honen irakurleen artean dozena erdi bat sinestesiko izango genituzke, batez beste) giza garunaren misterio izugarria den kontzientzia, hobeto ulertzeko giltzarria emango ligukete. Zientzia garaikideek (fisika kuantikoa, kosmologia, biologia ebolutiboa...) biziak unibertsoaren eboluzioaren fase guztietatik informazio baduela baieztatzen digute. Bide horri jarraituz, gogamenak (eboluzioaren gailur bezala) biziak duen informazio horiek guztiak gehi beste berri batzuk izan beharko lituzke, gogamenaren kualitate emergenteari dagozkionenak hain zuzen. Neurozirujau ospetsua den K. Pribram iritzi horretakoa da. Zientzialari horrentzat kontzientzia sare moduan funtzionatzen duen neurona-sistema baten ondorioa da, pertsona sinestesikoei gertatzen zaien moduan. Gainera, garunak duen funtzionamendua holistikoa litzateke (edozein zatik orotasunari buruz informazioa du) eta prozesatzen duen informazioa unibertso osoari omen dagokio. Garuna eta unibertsoa fasean daude elkar-ulertze prozesu sakonkian.Giza garun liluragarriaren gaitasun holistikoen garapenak, nonbait, kosmosaren ulermen berri batera bultzatuko gaitu, non errealitatea ulertzeko, logika formala eta mekanizista bezain garrantzitsuak izango dira etika eta estetika. Ulermen horretan zientzia (ezagutza) justizia, bakea, edertasuna, sorkuntza eta sentimenen sinfoniarekin loturik ager liteke (iritzi horretakoa izan da filosofo eta zientzialari asko). Errealitatearen ulermen mota horretan ez zen, bere baitan, gerra, edo sufrimendurako lekurik izango, irrazionalak izango baitziren. David Bohm fisikari kuantiko ospetsuak (Einsteinen kolaboratzailea eta Krishnamurti indiar filosofoaren lagun mina) honela zioen: «Zientzia mota bat, bere egitura epistemologikoetan etika/estetika barneratzeko gai ez bada, zientzia txarra da». Sinestesikoen garunaren funtzionamenduak ez digu, nonbait, mezu berbera igortzen? Unibertsoa bere sakontasun ontologikoan ulertu nahi badugu ez da beharrezkoa ere etika eta estetika, logika matematikoarekin batera? Ezagutza zientifikoaren helburua ez ote da errealitatea ulertzea eta berarengan sakonki bizi izatea eta, ez egun bezala, ezagutza horren bidez artefaktoak bakarrik sortu errealitate hori kontrolpean izateko?
Alfontso Mtz. Lizarduikoa
ingeniaritzan doktore eta filosofoa

0 Comments:
Post a Comment
<< Home